EMAKUMEA

LGTBIQ+ pertsonekin Harro

Bilboko Udalak, aurten ere, eraikin Udaletxeko fatxada argiztatuko du, ostadarraren banderaren koloreekin, ekainaren 25ean (ostirala) hasi eta hilaren 28ko (astelehena) gauera arte. Egun horretan ospatzen da, hain zuzen ere, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna. Horrela Bizkaiko hiriburuak harrotasunez ospatzen du egun hori, eta pertsonek askatasunez sentitzeko eta maitatzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunean eta Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren, Bifobiaren eta Intersexfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean gertatu zen bezala, efemeride horren bidez, Udalak kanpaina instituzional bat zabalduko du Bagara/Somos leloarekin, gizartea sentsibilizatzeko pertsona guztiek dituzten eskubide sozialen inguruan.

Bilboko Udalak norbanakoen eskubide eta askatasunen aldeko politika publikoak bultzatzen ditu, LGTBIQ+ pertsonen errealitatea ulertu eta onar dadin. Horretarako, ekintza pedagogikoak eta sentsibilizazio-ekintzak egiten dira herritarrentzat, urian dauden adierazpen afektibo-sexual guztiak ulertzea lortzeko.

Berdintasun Sailak azpimarratu du beharrezkoa eta garrantzitsua dela ikuspegi feminista txertatzen jarraitzea, “ez bakarrik sexualki arauemailea den eredu baten aurrean aniztasuna eta desberdintasuna aldarrikatzeko, baizik eta emakumeek edozein eremu eta esparrutan, baita LGTBIQ+ kolektiboetan ere, dituzten zailtasun erantsiak kontuan hartzeko”.

Ekain guztietan bezala, udalak Bilboko LGTBIQ+ komunitateari lagundu nahi dio data honetan, 1969ko Stonewalleko (New York) istiluak gomutatzen diren egunean, non LGTBIQ+ aldarrikapen-mugimenduak eta borroka hasi ziren, identitatea eta sexualitatea duintasunez bizitzeko eskubidearen alde.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button