ARTEA

LGTB argazkien III. Afrodita Sarien erakusketa

Gaur, martxoaren 21ean, 20.00etan, LGTB argazkien III. Afrodita Sariak lehiaketaren lanik ederrenak paratuko dira Hegoak Elkartean. Martxoaren 21etik maiatzaren 31ra gozatu ahalko da, gaur berton inauguratuko den erakusketa honetaz.

Hortxe ikusi ahalko dira, adibidez, Lola Gonzalez Caballeroren argazkia, lehen saria eskuratu duena: Show must go on II.
Bigarren saria Irungo Tania Nieto Garridorentzat izan da, Adelante sin miedo izeneko lanarengatik. Eta azkenik, hirugarren saria Andalucia Vila-San-Juan Mir-ek eskuratu du El beso sobre Berlín irudiarengatik.

Hauez gain, erakusketan hogei argazki jarri dira zaleen gozagarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button