IKUS-ENTZUN

“Les Mains en L’Air” filma proiektatuko du FASek

Bilboko FAS zineklubak Romain Goupil zinegileak zuzendu eta idatzitako Les Mains en L’Air (2010) filma proiektatuko du gaur Indautxi Plazan dagoen El Carmen aretoan, 19:45ean.

Azken hamarkadan zinerik egin gabe egon ostean, Romain Goupil zuzendaria istorio hunkigarria estreinatu zuen 2010. urtean. Izan ere, Les Mains en L’Air filmak paperik gabeko etorkinen egoera latza du ardatz. Hala, immigrazio politikak eta politika horien ondorioak dira filmaren gai nagusiak.

Egun puri-purian dagoen gai hori jorratzeko, zuzendari frantziarrak haurren begiradak aukeratu zituen. Istorioa 2009. urtean girotuta dago, Parisen, eta Milana institutuko ikasle txetxeniarra du protagonista nagusi. Bat batean, bere lagun Youssef eta haren familia deserrituko dituzte. Egoera horrek artega jarriko du Milana eta institutuko lagunen babes eta elkartasunean babestuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button