ESZENA

Kukai dantza konpainia Argentinara doa

Kukai dantza konpainiak bi aste emango ditu Argentinan, bere ekoizpenak hainbat hiritan eszenaratzen.
Hala, Argentinako hiriburuko Regio Antzokian Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizuna aurkeztuko du, abuztuaren 22, 23 eta 24an.

Kukaik Mikel Laboa musikaria, eta bere obra ardatz duen Komunikazioa-inkomunikazioa ikuskizuna joan den urtean estreinatu zuen Bilboko Arriaga Antzokian. Obraren izenburu bera Laboaren kantu ezagunetik hartua badago ere, ikuskizuna ez da musikariari eginiko omenaldia: “Ez da omenaldi bat, jolasean jarraitzea da, berarekin ikasi genuen jolas batean”. Mireia Gabilondo eta Jon Maya dira ikuskizunaren egileak. Azken hori, gainera, koreografiaz ere arduratu da. Mireia Gabilondok zuzendari lanak egin ditu, eta musika Laboaren da. Dantzariak hauexek dira: Aitor Beltran, Miren Gaztañaga, Miren Gaztañaga, Eneko Gil, Helena Golab, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Iñaki Telleria, Nerea Vesga.

Ondoren, Argentinako hainbat hiritan aurkeztuko dute Gelajauziak izeneko ikuskizuna. Lan berri honek Nestor Basterretxearen Akelarre obra du ardatz eta Cesc Gelabert koreografo famatuaren eskutik ondu dute. Nestor Basterretxearen Akelarre obra, Cosmogónica seriearen lehenengoa, erreproduzitu da tamaina handiago batean, 3,5 metro luze hain zuzen, eta horren inguruan egiten dute dantza Kukaiko dantzariek.

Honako hirietan ariko dira: Tucuman (abuztuak 27), Salta (abuztuak 29), Jujuy (abuztuak 31), Corrientes (irailak 3), Resistencia (irailak 4), Parana (irailak 6) eta Santa Fe (irailak 7).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button