MUSIKA

Gaur hasiko da Errobiko festibala

Euskal Herriko eta Munduko musikak uztartzen dituen Errobiko festibala gaurtik igandera bitartean egingo dute Itsasun, Euskal Herrian, Afrikan… iturrien bideetan lelopean.

Hasteko, gaur, mahai ingurua atondu dute 17:00etan Acognyk Ablaye Cissoko musikari senegaldarrarekin eta Monica Passos abeslari brasildarrarekin. Afrikako dantzak izango dituzte hizpide. Gau partean, 21:30an inguru, Su dantza ikuskizuna izango da, Hamid ben Mahi eta Beñat Axiariren eskutik. Gero, Yaninga eta Forro da Lua taldeen kontzertuak.

Bihar, halaber, beste hiru hitzordu izango dira: 10:00etan solasaldia, bertan Souleymane Diamankak, Fawzi Bergerek, Yaninga taldeko kideek parte hartuko dute, besteak beste. 17:00etan inprobisazio kontzertua, l’Ocelle Mare, Joseba Irazoki eta Frederic Jouanlong musikariekin. Azkenik, 21:30ean Monica Passosen doinuak eta Germaine Acognyren dantzak. Ostean, musika elektronikoa eta akustikoa nahastuko dituen kontzertua izango da.

Larunbatari dagokionez, aurreko egunaren eskema bera jarraituko du. 10:00etan, mintzaldia, eta 17:00etan eta 21:30ean kontzertuak. Bi emanaldi horietan hainbat musikarik parte hartuko dute, hala nola, Jesus Aured, Petti, Jean Christian Irigoien, Souleymane Diamanka, Ablaye Cissoko, Julen eta Beñat Axiari eta Michel Queuillek.

Amaitzeko, igandean Mondarraineko martxa poetikoa egingo dute mendira, dantza eta musikarekin. Egitarau osoaren xehetasunak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button