ESZENA

Udako egun zoragarri haiek

Pabellón 6eko Gazte Konpainiak urte honetako lehen estreinaldia egingo du urtarrilaren 19an Egun Zoragarriak izeneko antzezlanarekin, eta 21era bitartean euskaraz egingo du. Testuaren euskarazko bertsioa Patxo Telleriak egin du. Urtarrilaren 26tik aurrera gaztelaniazko bertsioa antzeztuko da, Días Estupendos.

Alfredo Sanzolen testuaren ardatza uda da. Istorio txikien bidezko lana da Itziar Lazkanok zuzendutakoa, eta udaren nostalgia eta haurtzaroaren askatasun galdua ekartzen ditu gogora. Gainera, eguneroko bizitzako errutinatik kanpo proiektatzen ditugun adiskidetasunari, harreman pertsonalei eta fantasiei buruzko hausnarketa ere proposatzen du.

“Udan, nork bere paradisua eraikitzen du, eta kurtsoan zehar egin ezin dituen gauza guztiak egiten ditu, ausartzen ez delako edo astirik ez daukalako. Gainera, denok deseatzen dugu alaitasun eta poztasun hura eguneroko bizitzara eramatea. Udako iheskortasun hura urte osoan iraunarazteko gogo horrek frustrazioa dakar. Frustrazio hori antzematen da antzezlanean. Une dramatikoak eta barregarriak tartekatzen dira. Komedia sentsual, lotsagabe eta sentimentala da.”

Istorio bakoitzean aktore ezberdinak aritzen dira: Gorka Luna, Izar Pizarro, Itxaso Sanchez, Omar Somai, Markel Vázquez eta Sofía Zallio.

Diogun moduan, antzezlana urtarrilaren 19tik 21era euskaraz izango da, eta urtarrilaren 26tik otsailaren 11ra gaztelaniaz taularatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button