ESZENA

Lengoaia berriak Bachen musikarekin apaindurik

Bihar, hilak 21, Bilboko Azkuna Zentroan ikusgai dagoen Steve Paxton. Drafting Interior Techniques erakusketaren harira, Mal Pelo dantza-konpainia katalanak On Goldberg Variations / Variations ikuskizuna eskainiko du.

Taldeak urte mordoa darama ikertzen eta lengoaia berriak sortzen. Johann S. Bach Alemaniako konposatzailea izan du beti jomugan, liluraturik baitago bere  musika eta figurarekin, eta hala,  musikariaren obrarekin duen harreman pertsonala Bach ikuskizunarekin hasi zen 2004an. Hura lehenengo mugarria izan zen, Bach Project erabateko prozesuan murgiltzeko. Berez, trilogia bat da, eta J. S. Bachen musikan sakontzea du helburu, “idazkera koreografikoarekin duen harremana aztertzeaz gain”.

Bihar erakutsiko den lana, Dan Tepfer frantziar-amerikar piano-jole eta konposatzailearen Goldberg Variations / Variations proposamen musikalean oinarrituta dago, J.S. Bachen Goldberg Bariazioak interpretatzen baititu, harmonia horien gainean inprobisatutako bere bariazioekin konbinatuta. Obran, “dantza, John Berger-en ahotsa, testu propio batzuk, soinu-bandaren soinu manipulatua eta foku-anitza, zuzeneko ahotsa eta bideo-proiekzioak elkartu dira, Mal Pelok J.S. Bachen unibertsora egin duen gerturatze hau eratzeko”.

Mal Pelo taldean  Maria Muñoz eta Pep Ramisen zuzendaritzarekin inspiratzen da, bai eta Leo Castro eta Federica Porellorenarekin ere. Interpretazioan Jordi Casanovas, Maria Muñoz, Zuriñe Benavente, Leo Castro, Pep Ramis, Federica Porello, Enric Fàbregas eta Zoltan Vakulya aritzen dira.

Diogun bezala, Bachen unibertsoaren inguruko sorkuntza hori, bihar, hilak 21, 19:00etan izango da Bilboko Azkuna Zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button