MUSIKA

Lendakaris Muertos eta Hesian Saratxorock jaialdian

 

Txomusika Elkarteak antolatuta, bihar bertan, apirilak 21, Saratxorock jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute Gueñes kontzejuko Zaramillo hirigunean.

Agertokitik Lendakaris Muertos, Hesian, Kolico, Stupenda Jones, Los Hijos de tu Iglesia eta Su ta Ke. Sei banda horiei Txomusika Elkarteak duela hilabete batzuk abiatu zuen maketa lehiaketaren bi irabazleak gehituko zaizkie: Niketz eta No Konforme.

Jaialdia eguerdian hasiko da herri bazkariarekin. Gero, 19:00etatik aurrera, kontzertuak hasiko dira.

Horretaz gainera, jaialdian parte hartuko duten talde guztiek Cantando lo que no se quiere escuchar izeneko CD bilduman kantu bat sartu dute, elkartasunezko proiektu bat abiarazteko.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button