LITERATURA

“Lekuz Leku”, Hiriguneetako Nazioarteko Dantza Jaialdia, bihar hasiko da Bilbon

Ekainaren 22tik 25era egingo da Bilbon Lekuz Leku, Hiriguneetako Nazioarteko Dantza Jaialdia. Guggenheim Museoaren eta Euskalduna Jauregiaren artean dagoen kilometroan dozena bat erakustaldi egingo dira aire librean.

Aurtengo egitaraua osatzen duten lanen hautaketak egungo dantza garaikidearen panoramaren ikuspegi orokorra eskainiko du. Bihar, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren egoitzan Rosa (Peter Greenaway) laburra eta L’année dernière à Marienbad (Alain Resnais) film luzea eskainiko dira. Hurrengo egunean, ostegunean, La Fundición aretoaren eszenatoki bihurtuko da, eta Arte Póvera konpainiaren Claustros emanaldia izango da. Proposamen berezi horretan hamar dantzari amateurrek hartu ahal izango dute parte eta hautaketa-prozesua zabalik dago dagoeneko. Gainera, Dance Highways topaketa berria izango da Bilbon. Europako proiektu horrek sei herrialdetako kultur aholkulariak eta artistak biltzen ditu bi urtez aldizka haien esperientziak partekatzeko. Oraingoan, Italia, Frantzia, Alemania, Polonia eta Norvegiako profesionalak Bilbon izango dira La Fundicion eta euskal artistak ezagutzeko.

Beste aldetik, Ertzaren dantza urbano akrobatikoekin edo Espainiako klasikoa oinarri duen Daniel Hernandezen proposamenak nabarmendu behar dira, eta horiekin batera, Pablo Girolami Italia-Suitza-Espainiako dantzariaren agindupean dagoen Italiako Ivona taldea.
Lekuz Leku jaialdiak toki berezia eskaintzen die txikienei urtero. Beste lan nabarmenetako bat El espejo da, Vanesa Aibar dantzariaren eta Helliot Baeza Down Sindromea duen dantzariaren duoa. Danza Mobile flamenko modernoaren Andaluziako konpainiak sortu du obra eta integrazioaren alde egiten du beti.

Lekuz Leku 2022ko ekimen guztiak doakoak izango dira, eta diogun moduan, ekainaren 24 eta 25ean garatuko dira aipaturiko tokietan.

Xehetasun guztiak: Lekuz Leku

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button