IKUS-ENTZUN

ZINEUSKADI, ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko proiektua

Gaur goizean, Bilboko Gazteen Euskal Behatokian, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko sailburuak, ZINEUSKADIren Mikel Toral presidenteak eta Veronica Sanchez zuzendariak, eta Carlos Juarez eta Jose Esteban Portela EPE-APV eta IBAIAren presidenteak, ZINEUSKADI elkarte berria aurkeztu dute.

Blanca Urgell sailburuak apuntatu duenez, elkarte berri honen xede nagusiak “euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntza estrategikoa ematea eta hemengo enpresei eta profesionalei laguntza eskaintzea da. Horretarako, Euskal Herrian udaleko eta hurbiltasuneko zinema-aretoen sarea sortuko da eta MEDIA programarekin harremanak sendotuko dira”.
Azken honetan, hainbat herritako konplizitatea lortu da, izan ere, Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Zornotza udalerriak sare txiki hau osatzeko eta aurrera eramateko bildu dira.

Beste aldetik, martxan dauden proiektuak bultzatuko dira, film europarren zirkulazioa eta ikusleen kopurua handituz joan daitezen.  dota beste era batean esanda, Euskadin Europako lanen zirkulazioa areagotuko da, areto-sarea koordinatu eta dinamizatuko da, arreta berezia eskainita eremu urriko hizkuntzetako produkzioei, batik bat, euskarari eta merkataritzako potentzial ahulagoa duten lanei.
Herrietako zinema-aretoetan ikusle kopurua areagotzen ere saiatuko da eta udaletako eta hurbiltasuneko zinema-aretoei laguntza emango zaie digitalizazio prozesuan.

“Honen atzean, filosofia sinplea dago, hots, hemen egiten den kalitatezko produktua, luzerako bidea ematea, eta azken batean, ekoizpen hori publikoarengana hurbilaraztea eta helaraztea”, esan du Mikel Toral ZINEUSKADIren presidenteak.

Horretarako aurrera eramango diren ekimen puntualak honakok izango dira: beste herrialdetako filmak hurbiltzeko zikloak antolatu, hileko dokumentala izeneko atala abiarazi, Kimuak programan parte hartzen duten gazteen lanak ezagutarazi, eta Zinema Euskaraz programa zabaltzea, euskarazko lanak sarriagotan ikusi ahal izateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button