ESZENA

Leioako XXII. Umore Azokaren programazioaren indarra

Umore Azoka-Leioako Kale Artisten Azokaren XXII. edizioa maiatzaren 19tik 22ra egingo da, eta aurten, berriz, Leioako kale eta plaza guztiak beteko ditu ekimenak. Lau egunetan, ikuskizunik onenez gozatzeko aukera izango da.

Aurten, guztira, Umore Azokan parte hartzeko 550 eskaera jaso dituzte antolatzaileek ( % 15 Euskal Herrikoak, % 55 Estatukoak eta % 30 nazioartekoak). Guztira, 40 konpainia etorriko dira, eta 90 ikuskizun egingo dira kaleetan. Betiko legez, programak askotariko diziplinak bilduko ditu, tartean, dantza, zirkua, performanceak, clown-ak, instalazioak eta mota guztietako musika-emanaldiak.

Euskal Herriko 19 konpainiak parte hartuko dute: Dantzaz, Deabru Beltzak, Hika Antzerki Taldea, Trakamatraka, Harrobia Dantza; Eva Guerrero konpainia, Zanguango Antzerki Taldea, Markeliñe Antzerki Taldea, Jokai, Ertza Sorkuntza, Orain-Bi, Barsanti konpainia, Maitane Sarrale, La Trapecionista konpainia, La Pez, Demode Produkzioak, Rouge Elea, Erre Produkzioak & Arteka & Markarada eta Jon Zabal.

Gainerako konpainiei dagokienez, 16 etorriko dira Estatutik (Andaluziatik, Aragoitik, Gaztela-Mantxatik, Kataluniatik, Galiziatik, Madriletik, Gaztela eta Leoitik, Valentziatik eta Balear Uharteetatik), Estatu mailako ekoizpenaren erakusgarri. Bestalde, nazioarteko bost konpainia ere izango dira Leioan, honako herrialde hauetakoak: Italia, Portugal, Frantzia, Txile eta Japonia.

Ikuskizun horiek guztiek eta bestelako jarduera guztiek ere (hitzaldiek, jardunaldiek, liburu-aurkezpenek, Umore Meetings,…),Leioako txoko guztiak beteko dituzte, eta beste behin, aho zabalik utziko dute publikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button