BESTELAKOAK

Uhagon kulturguneak hainbat ekitaldi prestatu ditu maiatzerako

Maiatzaren 15ean arratsaldeko seietan Sarean Sun Sun, sorginen fantasiazko mundua txontxongiloen bidez erakusten duen antzezlana egingo da.

Ipar Gazi, Hego Geza dokumentalak familia giroan bizi-bidaiatzeko esperientzia hurbiletik erakusten du. Europatik bizikletaz bi seme-alaba dituen familia batek egindako bidaia kontatzen du. Proiekzioa maiatzaren 21an 22:00etan izango da.

Beste alde batetik, Uhagon kulturguneak hiru kontzertu prestatu ditu maiatzerako. Lehenengoa Mr. Swing Jazz Band taldearena izango da maiatzaren 22an 20:30etan.

Bilboko boskote honek funk, swing, be bop eta jazz klasikoko doinuak uztartzen ditu.

Hurrengo kontzertuak maiatzaren 29an izango dira 10:30ean. UEK, The Wet Band eta Krauss taldeek joko dute Bidean basque wild tour 2010 barruan.

Krauss eta The Wet Band taldeak Mutrikutik datoz eta rock klasikoa jorratzen dute. UEK taldeak, berriz, 10. urteurrena ospatzeko kaleratu berri duen diskoa, U10, aurkeztuko du.

Azkenik, eta hilabetea bukatzeko, maiatzaren 30ean Markina-Xemeingo Musika banda, Ondarruko Kresala musika banda eta Xemeingo Gazte Ahots Abesbatzako hiru abeslariekin batera euskal kanten kantaldia egingo da Uhagoneko lorategian arratsaldeko seietan.

Uhagon kulturguneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button