MUSIKA

Leioako Pop Rock Lehiaketa abian da aurten ere

14 eta 35 urte bitarteko musikariz osatutako taldeek parte hartu ahal izango dute. Gehienez, disko bat izan behar dute kalean eta aurreko urteetako lehiaketetan sariren bat eskuratu dutenek ezin dute izena eman. Lehiatu nahi duten musika taldeek martxoaren 12a baino lehen bidali behar dituzte maketak edo CDak.

Bi sail bereizi dituzte: pop rock eta metal. Sail bakoitzeko irabazleak 1.800 euroko diru saria jasoko du, eta bi abesti grabatu ahal izango dituzte CD batean; antolakuntzak CD horren 600 ale banatuko ditu. Sari nagusiez gain, beste batzuk emango dituzte; euskarazko abesti onenaren egileari eta tokiko talde onenari 600na euro emango dizkiete.

Behar dituzuen datu guztiak herri horretako webgunean dituzue.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button