ARTEA

Emakume sortzaileen gerrarteko Paris ikusgai Bilbon

Parisen 20ko eta 30ko hamarkadetan izen ziren emakume sortzaileen mapa eta lurraldea da Escenarios: eraikinen barru eta kanpo aldeak, logela pribatuak, lanerako tailerrak, liburu-dendak, lorategiak, gaueko lokalak, edo Sena ibaiaren ezker ibaiertzeko toki publikoak, non, garai hartan, kulturako pertsonalitate asko bildu ziren. Toki horietan eszena artistiko bat eta bizitzeko modu bat garatu ziren.

Garciak, horrela, esparru publiko eta pribatuaren artean dauden leku sinbolikoak aurkezten ditu, non edertasunaren ideia jakin bat identitate eta genero zentzuak zeharkatzen duen. Escenarios sinboloz beteriko ibilbide historikoa da, eta Bilboko Photogallery20 galerian dago paratuta azaroaren 12ra bitartean.

Photogallery20 galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button