IKUS-ENTZUN

Leioako “Perseo” zineforumak thriller-ari buruzko zikloa ondu du

 

Thriller generoko bost film hautatu ditu hil honetan Leioako Perseo zineforumak. Lehenengo iragan martxoaren 3an pantailaratu zen, hamaikatxo sari eta laudorio jasotzen ari den Carlos Vermut zigile espainiarraren Magical Girl.

Hurrengo thriller-a martxoaren 12an aurkeztuko du Perseo zineforumak: The Two Faces Of January (Hossein Amini, 2014, Erresuma Batua). Viggo Mortensen, Oscar Isaac eta Kirsten Dunst aktore ezagunek antzeztua, 60ko hamarkada hasierako istorioa bat kontatzen du. Galmour handiko bikote estatubatuar bat, Chester MacFarland (Viggo Mortensen) eta Colette (Kirsten Dunst) oporraldia igarotzen ari da Europan. Atenas hirira iritsi eta Akropoli inguruan grezieraz hitz egiten duen eta gida turistikoa den Rydal (Oscar Isaac) gazte estatubatuarra ezagutuko dute; Rydal maisua da turistak iruzur egiten.

Martxoan pantailaratuko diren beste hiru filmak hauexek dira: 17an, Nigthcrawler; 24an, NO: la campaña que derrocó a Pinochet; eta, azkenik, 31n, Coherence.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button