LITERATURA

Patxi Larrionek “Feriatzaileak” kaleratu du

 

Susa literatura argitaletxeak Patxi Larrionen Feriatzaileak nobela berriaren aurkezpen ekitaldia egin du gaur goizean.

Feriatzaileak nobela Patxi Larrion bergararraren lehendabiziko liburua da. Zortzi Oscar sari jaso zituen Patton pelikularen eszena batzuk Urbasan eta Iruñean filmatu ziren 1969ko udaberrian. Maisonnave hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat zerbitzu lanetan ari zen nobela honetako protagonista, Martin Galdeano, bere adiskide Luis Urrarekin batera. Bigarren Mundu Gerra irudikatzeko tanke eta jeep ugari erabiliko zutenez, bi gazte nafarrei ez zitzaien ezinezkoa iruditu produkzio handi hartan negozioa egitea eta, bidenabar, zerbait berezia feriatzea. Lapurreta asmoa ez zen munta txikikoa ordea, nolabaiteko laguntzaren premian zeuden, konplize bat agian. Une horretan justuki abiatuko da kontakizun hau.

Susa argitaletxearen aburuz, Patxi Larrionen nobelak bizitasun harrigarri batez azaltzen ditu jukutriak eta sekretuak, anbizioa eta traizioa, adiskidantza eta desira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button