Irailaren 23tik 27ra bitarte egingo da Sopela Kosta Fest jaialdiaren II. edizioa, musika, surfa eta naturaren babesaren inguruan ardaztuko dena. Ekitaldiak bi gunetan egingo dira: hondartza inguruan eta udaletxeko plazan.
Kontzertu nagusiak irailaren 25ean eta 26an egingo dira. Hala, irailaren 25ean, Baskery talde suediarrak, Tania de Sousak, Libek eta Las Gildas bandak joko dute; 26an, berriz, Kiko Veneno musikari andaluziar ezagunak eta The Uski’s bizkaitarrak. Igandean, irailak 27, Gibelurdiñek taldea arituko da.
Bestelako jardunaldiak ere izango dira, tartean, surfari buruzko film laburren lehiaketa, frackingaren bertso-saioa (Fredi Paia, Ekaitz Larrazabal Katxo eta Jone Uria), surf ikastaroak eta hegaztiak behatzeko irteerak.
Aipatutako jarduerei lotutako zehetasun guztiak: sopelakostafest.com.