ESZENA

“Kalera” kale-antzerki jaialdia, Eskoriatzan

Hiru egunez, ostiraletik larunbatera, eta publiko guztiarentzako proposamenekin, Kalera kale-antzerki jaialdia egingo da Eskoriatzako karriketan.

Ostegunean, irailak 30, abiatuko da eszena-ekimena Trapu Zaharra taldearen Turisteatzen lanarekin. Mezu sakona gordetzen duen lan honen korapiloa honakoa duzue: “San Fernando bidaiak agentziak kanpaina pionero bati ekitea erabaki du. Helburua turismo industrialak, masifikatuak, eragiten dituen ingurumen-ondorioak ahal den gehiena murriztea da. Haren produktu berrirako ideiaren funtsa bidaia birtualak diseinatzea da (“goza itzazu zure oporrak, munduko edozein lekutan, etxeko besaulkitik mugitu gabe”). Horretarako aurreikusi du aplikazio bakarra eta pertsonalizatua programatzea, oporrak nahierara antolatzeko. Hortaz, bertatik bertara ikusiko dugu aplikazio horietako baten diseinua. Horretarako, zozketa eginda aukeratutako boluntario batek bere bidaietan bizi izandako esperientziarik onenak eta okerrenak berriz biziko ditu. Bilduma horretatik aterako da, hain zuzen ere, etorkizuneko bidaia birtuala, pen-drive batean jasoa. Hori da teoria. Errealitateak erakutsiko du guztia ez dela dirudien bezain erraza, eta turista baten burmuinak dirudien baino modu konplexuagoan funtzionatzen duela”.

Urriaren 1ean, ostirala, Oinkari dantza taldeak eta Hika teatroak Gazte pieza egingo dute. Ikuskizunak euskal dantza abiapuntu izanda, dantza garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari ere tokia utzita.

Azkenik, urriaren 2an, Basarti antzerkia taldeak Legea Gu Gara izeneko antzezlana egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button