IKUS-ENTZUN

“Zuria, gelditasuna eta isiltasuna”, Robert Bressoni buruzko zikloa

Robert Bresson (1901- 1999) zinegile frantziarrari buruzko zikloa hasiko da bihar, Bilbaoarte zentroan. Hilaren 26ra arte iraungo du, eta guztira, lau film pantailaratuko dira. Bihar hasiko  da Zuria, gelditasuna eta isiltasuna egitaraua, Un condamné à mort s’est échappé (1956) filmaren emanaldiarekin, 19:00etatik aurrera. Zikloa A Contracorriente Films-ekin elkarlanean ondu du Bilbaoartek.

Michael Hanekek honela deskribatu zuen Bresson: “Egile bikainei buruz esaten da haien obra guztietan saiatu direla pelikula berbera egiten behin eta berriz. Hau ez da egia Bressonekin. Izan ere, egiaren menpe izateak ez du hautatzen uzten”.

Bihar proiektatuko den filmaren harira, Un Condamné à mort s’est échappé (1956), André Devigny soldadu frantziar eta Erresistentziaren partaidearen bizitzan oinarritua, Frantziak eman duen film bikainetarikoa da. “Bigarren Mundu Gerran, Frantzia okupatuan, alemaniarren armadak atxilotu eta Gestaporen egoitzara eramaten dute teniente Fontaine, itaunketa egin diezaioten. Montluceko gotorlekurako bidean, polizia autotik salto egiten du, baina laster harrapatzen dute berriro eta hiltzera zigortzen dute”. Presoak ideia bakar bat izango du buruan bueltaka, obsesiboki, ihes egitea. Martxoaren 5ean, film hau ikusteko beta izango da.

Zikloa osatzen duten gainerako filmak hauexek dira: Au hasard, Balthazar (1966), Mouchette (1967) eta Le Diable probablement (1977).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button