IKUS-ENTZUN

“Laurence Anyways” fikziozko fim onena, Zinegoak-en

Xabier Dolanek zuzenduriko Laurence Anyways (Kanada eta Frantzia, 2012) lanari eman diote fikziozko film luze onenaren saria iragan larunbatean amaitu zen Zinegoak Bilboko Gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren hamargarren edizioan.

Filmak transexualitatearen inguruko istorioa kontatzen du, emakume bihurtu nahi duen literaturako irakasle baten nondik norakoak, hain zuzen. Jaialdiaren antolatzaileen aburuz, pelikulak edertasun testuinguru onirikoan sorturiko obra artistikoa da, kontakizun estereotipatutik harago.

Dokumental onenaren saria, berriz, Malika Zouhali-Warral eta Katherine Fairfax zinegileen Call Me Kuchu filmari eman diote. Bi atal horietan, gainera, bi aipamen berezi izan dira: Tiago Leão zuzendariaren Noches De Espera eta Anak-Anak Srikandi zinegilearen de The Children Of Srikandi Collective Productor, fikzioan eta dokumentalean, hurrenez hurren.

Film laburrei dagokienez, ikus-entzuleek Alejandro Negueruelaren London, London saritu dute. Lesbianismoa eta generoari dagokion saria The Children Of Srikandi, Collective Productor eta Cloudburst lanek jaso dute Ex Aequo. Aniztasunaren eta giza eskubideen atalean, berriz, Call Me Kuchu eta Sur La Route du Paradis izan dira sarituak.

Aktoreen lanaren harira, gizonezko aktore onenaren saria Nikola Kojok irabazi du Parada filmean eginiko lanagatik; emakumezkoaren saria, aldiz, Suzanne Clémententzat izan da Laurence Anyways film sarituan egin duen antzezpenagatik.

Horretaz gainera, Parada eta Kyss Mig pelikulen gidoiak saritu dituzte, eta Chloe Likes Olivia filmari Gazteria saria eman diote.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button