BERTSOTAN

Laudion jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketaren azken final laurdena

Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an hasi zen Izarran. Aurretik makina bat saio gelditzen dira Gasteizko Printzipal Antzokian egingo den finala heldu arte.

Guztira, hiru final laurden, bi finalerdi eta finala izango dira. Final laurdenak Izarra, Oion eta Laudion antolatu dira. Finalerdiak, berriz, Aramaion eta Dulantzin eta, azkenik, finala Gasteizko Printzipal Antzokian.

Asteburu honetan, Laudion, Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdena izango da, eta 17:30ean hasiko da. Saioan Iñaki Viñaspre Simon, Izar Mendiguren Cosgaya, Felipe Zelaieta Txurruka, Martin Abarrategi Sarrionandia, Asier Otamendi Alkorta, eta Unai Anda Delika bertsolariak bilduko dira.
Bertso eder guztien ostean jakingo da zein bertsolari arituko diren Aramaion Peru Abarrategirekin batera, eta zeintzuk Aroa Arrizubietarekin, Dulantzin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button