MUSIKA

Nico Waine Toussaint-en armonika paregabea Bergaran

Berumuga, Bergarako udako musika gauak programak aurrera darrai tai gabe. Kontzertu elegante batzuk entzun ondoren, bihar, munstro baten agerpena izango da Bergaran: Nico Wayne Toussaint. Europa blues armonika jotzaile onenetarikoa omen da.

Hala, uztailaren 20an, ibilbide profesionala AEBak eta Europa artean banatzen duen Nico Wayne Toussaint  armonika jotzaile baionarrak, hegoaldea bisitatuko du bere taldearekin, Lonely Number bere azken diskoa aurkeztuz, eta blues, rock eta boogie aireak zabalduz.

Nico Wayne Toussaint Blues Band-en kontzertua, Bergarako Espoloian izango da 22:00etan

Hurrengo kontzertua abuztuaren 2an izango da. Bertan, Mexikoko Los Mighty Calacas laukoteak latin kutsuko musika joko du, blues, soul edo funk estiloak baztertu barik. Azkenik, abuztuaren 23an, euskal kantagintza izango da protagonista Iparraldeko Aire Ahizpen emanaldiarekin.




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button