ESZENA

Emakumeen sormena goraipatzeko BEST topaketak

Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak (BEST) Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira urriaren 21ean. Berton, arte diziplina guztietako emakume sortzaileak batuko dira kulturaren sektorean genero berdintasuna sustatzeko eta lurraldeko emakume artista eta sortzaileen talentua eta sormena agerian jartzeko.

Aurten, omenaldi berezia eskainiko zaio Eulalia Abaitua argazkilari bizkaitarrari eta bere lanak egunean zehar antolatuko diren askotariko jardueretan integratuko dira.

Goizean hitza izango da hizpide. 10:00etan hasiko da BEST topaketa, eta June Fernandez kazetariak moderatutako mahai-inguruan parte hartuko dute Eire Larrea dantzariak, Kristina Mardaras bertsolari eta irakasleak, Eider Iturriaga argazkilariak eta Agurtzane Intxaurraga zine eta antzerki zuzendariak eta sortzaileen beharrei buruz eztabaidatuko dute. Geroago, goizeko bigarren mahai-ingurua hasiko da, June Fernandezek gidatuko du eta bertan egongo dira Irantzu Varela kazetaria, Uka la Dotline tatuatzailea, Olatz Gorrotxategi antzerkigilea eta Izaro Ieregi artista plastikoa.

Arratsaldean dantza, antzerki eta musika ikuskizunak egongo dira: 17:30ean Iholdik eta Ibabe Beristainek antzezlana egingo dute; 18:00etan Lorelei Greenek bere musika interpretatuko du; 18:30ean Adriana Bilbaok dantza ikuskizuna eskainiko du, eta 19:00etan Bogako eta Txika de la Cervezako emakumeek egindako artisau garagardoa dastatzeko aukera egongo da.
Ondoren, 19:30ean Ane Lindane, Raquel Torres, Maria Blanco, Mirari Matinerna, Oihana Bartra, Jone Larrinaga, Maite Sarasola eta Nerea Ibarzabalek Bertsopotorre saioa egingo dute eta bertsoak, bakarrizketak eta bat-batekotasuna nahastuko dituzte.

Egun osoan zehar Eider Iturriaga, Sil Skynet eta Mara McMillerren argazki erakusketa bisitatzeko aukera ere egongo da.

www.best.eus webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button