LITERATURA

Umeentzako ipuin lehiaketa abiatu du Txirula Kultur Taldeak

Lehiaketan parte hartzeko ez dago adin mugarik, eta kontakizunak gaztelaniaz edo euskaraz aurkez daitezke. Ipuinak orrialde bat eta lau orrialde artekoak izango dira, eta partaide bakoitzak, gehienez ere, aurretik argitaratu ez diren jatorrizko lau ipuin aurkeztu ahal izango ditu.

Gaia librea izango da, baina epaimahaiak era berezian baloratuko ditu haurrei zuzenduta eta honako balio hauekin erlazionatuta dauden ipuinak: bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza baliabideak eta naturaren zainketa. Ipuinak aurkezteko azken eguna otsailaren 10a izango da, Otxarkoagako auzo etxean edo helbide elektronikoaren bitartez.

Aukeratutako lan hoberenak liburu batean bilduko dira bidalitako ilustrazioekin (zuri eta beltzez) batera. Horrez gain, autoreek euren lanak irakurri ahalko dituzte apirilaren 26an Otxarkoagako Ugarte plazan.

MBN Comunicación-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button