BERTSOTAN

Larunbatean, “Bertso Derbia”

Bertso Derbia antolatu da berriz, izan ere, larunbat honetan Reala eta Athletic taldeek indarrak neurtuko dituzte. Reala eta Athletic Clubaren fundazioek martxan ipinitako Bertso Derbia ekimenaren bitartez “eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatu nahi da.”

Hortaz, egun berean, 12:00etatik aurrera, Andoaingo Bastero Kultur Etxean Bertso Derbia ere izango da. Parte hartuko duten bertsolariak ondorengoak izango dira: Amets Arzallus, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze Realaren aldetik, eta Sustrai Colina, Jone Uria eta Aitor Etxebarriazarraga Athletic Clubaren aldetik. Gai-jartzaile lanetan Andoni Egaña arituko da.

Bertso Derbiaren edizio hau Andoainen ospatuko da SD Euskaldunaren mendeurrena dela eta. Jaialdira joateko gonbidapenak bertsosarrerak.eus webgunean eskatu ahal izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button