LITERATURA

“Muga Pausu Batera” izeneko mintegia, Tabakaleran

Auto-Itzulpenari buruzko Muga pausu batera izeneko mintegia antolatu dute Tabakaleran, irailaren 14tik 16 bitartean. Bertan, Garazi Arrula eta Elizabete Manterola ikerlariekin saio praktikoetan lan egiteko abagunea izango da.

Abiatuko den ekimenaren arrazoia lerro hauetan bildu ditu Tabakalerak: “Aztertu beharrekoa da euskaraz idazten duten autoreen auto-itzulpen praktika. Idazle nabarmen batzuen lanak baino ez ziren iristen beste hizkuntzetara, baina hainbat aldaketa direla medio (euskal literaturaren sistema gutxi-asko egonkortzea, euskarazko liburuak atzerrian zabaltzeko diru-laguntzak, EIZIE itzultzaile elkartearen jarduna, Etxepare Euskal Institutuaren sorrera eta egitasmoak), gero eta idazle gehiago ari dira bide hori egiten”.

Hortaz, hori guztia aztertuko dute mintegi horretan. Garazi Arrulak eta Elizabete Manterolak euskal literaturatik egin diren auto-itzulpenei buruzko testuinguru orokorra azalduko dute, eta horren ostean, beren obrak gaztelaniara itzuli dituzten bi autoreren (Eider Rodriguez eta Ixiar Rozas) lana begiratuko da. Danele Sarriugarte izango da horren ardura hartuko duena.

Informazio gehiago Tabakaleran duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button