MUSIKA

Larry Bird pop taldeak Bilbon eta Durangon joko du asteon

Larry Bird laukote bilbotarrak Hiru abesti izenburuko EP berria aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian, ostegunean, eta Durangoko Plateruenan, larunbatean.

“EP digital hau Deustuko El Tigre estudioan grabatu genuen, Jon Agirrezabalagaren (WAS) ekoizpenarekin eta Xabier Egiaren laguntza teknikoarekin”, esan du taldeak. Ostegunean, Mobydick, Free The Wheel y Planeta Leta artistekin arituko dira, eta Durangon, berriz, Izaki Gardenak taldearekin.

Bizkaiko Nun, Scum to The Leader, Señores edota The Great Barrier taldeetako musikariek osatzen dute Larry Bird taldea. 2013an, euskaraz abestutako intentsitate emozional handiko dozena erdi kantu post-hardcore sareratu zituen laukoteak, baina orain, beste hiru kantu berri sareratu ditu, eta ezusteko handia hartu dugu, taldea nabarmen aldatu baita. Pop esparrura egindako jauzi horren ondorioz, taldeak bere diskurtso propioa osatzeko gai dela erakutsi du.

Xabi taldekideak ondokoa adierazi zion nontzeberriri kantu berrien harira: “Aurreko grabazioko kantuak bat-batean heldu ziren. Elkarrekin jotzen hasi eta lau hilabetean zortzi kantu genituen. Gehiegi pentsatu gabe grabatzera sartu, eta oso emaitza ona lortu genuen. Orain beste erritmo bat daramagu, halabeharrez. Horregatik, kantitate aldetik abesti gutxiago landu ditugu, baina kalitateari dagokionez, askoz landuagoak dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button