LITERATURA

Amore haragizkoak "Haragizko Amoreak" Edorta Jimenezen lanean

Izenburuak argi adierazten duenez, amodiozko poemak dira Haragizko Amoreak (Susa) liburukoak: sentsualak eta erotikoak gehienak, hurbilekoenganako maitasunezkoak beste batzuk.

Edorta Jimenezek lehendabiziko liburua (Itsastxorien bindikapena) oraintxe 25 urte argitaratu zuelarik, Omar Nabarro izengoitiaz sinatu zuen eta horixe baliatu izan du beti poesiazko lanetan. Haragizko Amoreak hau poetaren seigarren bilduma da, bere-berea duen ahots nahastezin eta melodikoaz konposatua.

Liburuko poema batzuk kantu bihurtuko dituzte musikari hauek: Txuma Murugarrenek, Rafa Ruedak eta Doctor Deseoko Francisek. Martxoaren azken ostiralean (hilak 26) errezitaldi eta kantaldia egingo dute Gernikan.

Erakutsi egidazu sagar errearen ostea,
emadazu ahora zauriari darion guztia;
eman, otoi, eman azukrea eta bestea,
eman zauriari darion ardo lodi gorria,
lurralde promestuko esnea eta eztia.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button