BERTSOTAN

“Bertso Korrika”, korrika eta bertsoak eskutik

AEK-k eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute Bertso Korrika izeneko zirkuitua. Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu zen joan den barikuan Korrikarekin batera joango den bertso-programa berri hau.

Berez, euskara ikasten ari direnen neurrira egindako saioak izango dira Bertso Korrikarekin antolatuko direnak, izan ere bertsolaritzara hurbildu nahi zaie euskara ikasleei.

Askorentzat bertso saio bat entzungo duten lehen aldia izango da hau eta bertan saioko azalpenak eta bertsolarien jarduna egokituko zaizkie hobeto ulertzeko.

25 herritako bertso-eskolek euren herrian saioa antolatzeko ardura hartu dute. Hala, 100 bertsolari inguruk hartuko dute parte saioetan eta honetaz gain, 20 gai-jartzaile arduratuko dira ikasle hauei eskola bereziak emateaz.

Korrikaren giroarekin bat eginez, aurten ere bertsolaritza egongo da Donostia, Larraul, Andoain, Lazkao, Arrasate, Lasarte, Kanpezu, Agurain, Gasteiz, Laudio, Durango, Zornotza, Derio, Bilbo, Barakaldo, Algorta, Erromo, Markina Astiz, Iruñea, Lizarra, Elizondo, Azkaine, Itsasu eta Hendaia herrietan.

Animatu eta parte hartu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button