MUSIKA

Agnostic Front eta The Old Firm Casuals, Gasteizen

Hardcore eta punk-rock zaleek ezinbesteko hitzordua dute larunbatean, urriak 17, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:30etik aurrera: Agnostic Front, The Old Firm Casuals eta Coldside estatubatuarrak.

New York hiriko Argnostic Front AEBetako hardcorearen aitzindariak dira, batez ere, “United Blood lan azpimarragarria argitaratu zutenetik. Harrezkeroztik ehunka kontzertu egin dituzte, betiere, Roger Miret abeslariaren eta Vinnie Stigma gitarra-jotzailearen gidaritzapean. Estatubatuarrek The American dream died lan berria aurkeztuko dute.

The Old Firm Casuals, berriz, Rancid punk-rock talde ezaguneko Lars Frederiksen musikariaren egitasmo berria da. Laukoteak street-punk melodiak jorratzen ditu. Iaz, iraupen luzeko lehen lana argitaratu zuten, This Means War.

Azkenik, Coldside Florida hirian eratu zen duela bost urte inguru, baina New York hiriko hardcorearen ezaugarri pisutsuak biltzen ditu bere proposamenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button