BESTELAKOAK

“Ikusi Makusi 2013”, argazkigintza jardunaldiak

Santurtziko Ikusi Makusi izeneko argazkigintzaren inguruko jardunaldia joan den barikuan hasi ziren, eta datorren martxoaren 17ra bitartean luzatuko dira. Halarik ere, egun hauetan zabalduko diren hainbat erakusketa martxoaren azken egunetan itxiko dira.

Ekimenaren barruan nabarmendu behar da Fernando Moleres artistaren Esperando Justicia izeneko erakusketa, zeinak World Press Photo sari prestigioduna jaso duen.

Horretaz gain, Santurtziko txoko askotan zabalduriko beste 12 erakusketek osatzen dute argazkigintzaren eskaintza hau. Bestelako ekitaldiak ere izango dira, tartean, mahai-inguruak, ikus-entzunezko muntaiak, eta kaleko estudioak.

Programarekin jarraituz, martxoaren 15ean, Dorretxea Jauregian, Bihotz Gaztea Argazki elkarteko kideen ikus-entzunezkoen emanaldia egongo da, eta larunbatean, lehiaketan aurkezturiko lanik onenak ikustatu eta sariak entregatuko dira. Horren ostean, Isabel Diez, Mamen Mari Ayala, Alfonso Batalla eta Javier Pedro Fernandez Ferreras argazkilari entzutetsuak mintzatuko dira arte-diziplina honetaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button