ARTEA

Landarediaren edertasuna

Donostiako Aiete Kultur Etxean, nazioartean ospea zabaldua duen International Garden Photographer of the Year sariko serierik ederrenak paratu dituzte. Erakusketan munduko argazki botaniko onenak ikusteko aukera izango duzue, landareen bizitzaren edertasuna eta garrantzia beren forma anitzetan irudikatzen dituena.

International Garden Photographer of the Year landareen munduaren inguruan egiten den lehiaketa da. Joan den urtean, martxotik urrira bitartean, lanak bidaltzeko epea zabaldu zen, eta munduko edozein pertsonak har dezake parte, izan ere amateur eta profesionalen artean ez dago ezberdintasunik.
Hamaika kategoria izaten dira eta sari berezi asko banatzen dira, tartean Young Garden Photographer of the Year saria eta mobilekin egindako argazkirik onenarena.

Orain, Donostian dira irudi ederrak, eta apirilaren 8ra bitartean ikusi ahalko dira Aiete Kultur Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button