ESZENA

Landa Inguruneko Arteen Jaia, Gorbeialdean

Irailaren 17tik 20ra bitartean, Ondategi-Gopegi ospakizun artistikoko eta parte-hartze eszenikoko eremu bihurtuko da Festikale 2020, Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaialdiarekin.

“2014an Euskal Herriko Kaleko Antzerki Erakusketa gisa sortu zenetik, aitortutako kalitate eszenikoko euskal antzerkia, eta estatuko eta nazioarteko sorkuntza programatu ditu sei ediziotan. Sorkuntza mota berrien, ikusleekiko erlazio-mota berrien, formatu berrien eta artista eta ikusleekiko elkargune berrien topaguneak sortu nahi dira hasiera hasieratik. Ikusleak eta sorkuntzak esparru natural, sano eta atseginean bilduko dira”.

Aurtengo edizioak txotxongiloen, musikaren, ikusmen-arteen eta dantzaren hainbat proposamen artistiko ikusleen aurrean plazaratuko dira, Gopegiko eta Ondategiko zenbait gunetan.

Programatu diren hitzorduak honakoak dituzue: Irailak 17, A mano obra, El Patio Teatro; irailak 17 eta 18: Gorbeiaren taupadak, Panta Rhei Antzerkia; irailak 18, Te regalo el sol, Sapo Producciones; irailak 18, Granujas a todo ritmo, MG Producciones; irailak 19, Laboratorio Rayas y Puntos, MSM Teatro; eta egun berean Jule, Hortzmuga Teatroa, eta No te asuste mi nombre, Maria Parrato. Eta musiak ez da falatako egun horretan ere, izan ere, Apodaka Jazz Bandak kontzertua emango du.

Aurtengo edizioa ikusleen eta artisten segurtasunak ezarritako neurri eta protokolo sanitarioen arabera garatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button