MUSIKA

“2 Poliedro” izeneko ikuskizuna, Euskalduna Jauregian

Bilboko Udal Txistulari Bandaren urteko lehenengo kontzertua berezia izango da. Urtarrilaren 11rako 2 poliedro proposamen musikala eramango dute  Udal Txistulari Bandako zuzendaria den Garikoitz Mendizabalek (txistuan) eta Aitor Furundarenak (akordeoian) Euskalduna Jauregira. Ekitaldian zehar Isidro Ansorena, Gorka Hermosa, Jesus Guridi, Antonio Vivaldi, Pablo de Sarasate, Sabin Bikandi eta V. Monti-ren obrak interpretatuko dira, besteak beste.

“Garikoitz Mendizabalek eta Aitor Furundarenak musikaz marraztu eta margotu egingo dute; kaleidoskopio baten moduko marrazkiak, forma poliedrikoez, koloreak uztartuaz, bolumenak sortuaz, eta guzti honen bitartez, emozio berri eta biziak sentiaraziaz. Txistua eta akordeoia dituzte pintzel: hauspoa, haizea, botoiak, zuloak, partxeak… etengabeko jolasean murgiltzen dira denak, bat eginda, interprete eta tresna bakarra bailira. Erdi aroko musika, berpizkundekoa, barrokokoa, hainbat herritako folklorea, Sarasate, Vivaldi, Guridi…”

Beste aldetik, urtarrilaren 25ean, asteazkena, Txistulari Banda eszenatokietara bueltatuko da, Gaztedi dantza taldearekin batera eskainiko duen musika eta dantza ikuskizunarekin. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button