ARTEA

“Afrikaren Bihotzetik” izeneko erakusketa, Gasteizen

Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioan, maiatzaren 10era bitartean, Afrikaren Bihotzetik izeneko erakusketa izango da ikusgai. Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren Grabatu Kalkografikoaren Tailerreko ikasleen erakusketa da honakoa.

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren Grabatu Kalkografikoaren Tailereko artista berrien lanak bildu dira oraingo honetan. Erakusketa horretan, ikasle horien begiradek fokua jarri dute Afrikan, eta kontinente handiaren neurri artistikoak jarri dituzte beste gisa batean.
Afrikaren bihotzetik erakusketan hiru begirada elkartzen dira. Teknikak, ikuspegiak eta begiak ere aldatzen dira, baina hirurek partekatzen dute abiapuntua, Afrikaren bihotza, hortik sortzen baitira. Erakusketaren antolatzaileek diotenez “Afrika bere baitan uzkurtutako eremua da, eta bere ohian trinkodun eta sabana zabaldun bihotzean gordea. Ibai handiak, ur-jauzi erraldoiak, mendi garaiak eta larre amaigabeak dituena. Gizaki anitz eta animalia ia mitologikoak dituena”. Azken finean, kontinente afrikarra abenturazaleentzako, aurkitzaileentzako eta esploratzaileentzako eremua dela kontatu nahi du erakusketak; izan ere, horien urrutiko kronikek ametsak eta mitoak sortu baitzituzten Europan, hau da, marraztu zuten eta oraindik orain bizirik dirauen Afrika mitikoa eta magikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button