MUSIKA

Mantisa pop melodietan murgildu da “Plethora” diskoan

Mantisa taldeak Plethora izenburuko bigarren lana plazaratu du. Aurreneko lanean estilo gogorrak nagusitu baziren ere, tartean, hardcorea eta punk-rocka, oraingoan gipuzkoarrek pop garaikidearen esparrura egin dute salto.

Promomusika promotorearen arabera, “Plethora disko berriak hamar abesti ditu, ardatz melodia harmonizatukoak. Oso erritmo landuak dituzte, eta batzuetan, sinkopatuak”.

Boskote zarauztarrak 2012ko abuztu eta iraila bitarte grabatu zituen hamar doinu hauek bere herriko Noisestudioa izeneko estudioan Iosu Gonzalez teknikariaren gidaritzapean. Masterizazioaz, berriz, Mr. Toad’s estatubatuarra arduratu da.

Aipaturiko aldaketa estilistikoaz gain, bigarren nobedade bat nabarmendu da: taldeak tekla jotzaile bat gehitu du, eta taldekide berri horrek pop melodiak girotu ditu. Ukitu elektronikoa ere ekarri du teklatu horrek, esaterako, Egarrituen Oasia kantuan.

Kantuen hitzei dagokienez, gizakiaren sentimenduak jorratu dituzte, hala nola, etorkizuneko zalantzak eta iraganeko oroitzapenak (Hondarrak); gizabanakoaren esanahia (Plethora), edo animalien sufrimendua (Arrantza txapelketa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button