IKUS-ENTZUN

“Edificio España” film betatua Tabakaleran

Gaur eta bihar, ekainak 2 eta 3an, Edificio España pelikula proiektatuko da Donostiako Tabakaleran. Victor Morenoren pelikula honek, 15 hilabetetako betoa jasan zuen, Santander Banketxeak hala erabaki zuelako. Edificio España film dokumentalak, higiezinen inbertsio-funts batek bultzatutako eraikinaren barneko eraispena erakusten du.

“Edificio España pelikula dokumental bat da, Madrilen dagoen izen bereko eraikinaren ingurukoa. Victor Moreno zuzendariak errodatu zuen 2007 eta 2010 urte bitartean. Zine jaialdi desberdinetatik pasa ostean, besteak beste 2012ko Zinemaldia, eraikinaren jabe zen Santander Banketxeak betoa jarri zion filmari. Beto honen aurka hainbat mugimendu sortu ziren, eta hamabost hilabeteren ostean eraikinaren jabe zenak betoa kendu du, eta ondorioz filma proiektatzeko moduan gara” azaldu dute antolatzaileek.

Hortaz, gaur eta bihar, arratsaldeko 19:00tan Sukaldean, pelikula dokumentala aurkeztuko da, eta bertan Victor Moreno zuzendaria egongo da. Egun hauetan, zuzendariak pelikula ikuspuntu zinematografikotik aztertuko du, eta bere alderdi arkitektoniko eta politiko-ekonomikoen inguruan ere mintzatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button