MUSIKA

Mikel Urdangarin Bilboko Kafe Antzokian gaur

Bilboko Kafe Antzokian egingo du kontzertua gaur Mikel Urdangarin kantariak. Musika ibilbidearen 25. urteurrena dela eta, 25Tour egiten ari den biraren izena da. Euskal kantari ezaguna Espainiako zein nazioarteko hainbat tokitan dabil, Brooklyn, Manhattan eta Okinawan ere geldialdiak eginez, besteak beste. Baina gaur Bilbon izango da, 22:00etatik aurrera..

Hil honen hasieran beste proiektu bat ere aurkeztu zuen kantariak: Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin grabaturiko Badena eta ez dena izenekoa diskoa. Lan berriak artistaren errepertorio zabaleko kantu esanguratsuenetako batzuk bildu ditu, kasu honetan orkestrarako egokituak.

Mikel Urdangarinentzat “amets baten gailurra da. Egia bihurtu den ametsa. Hainbeste urte daramaten abesti propioak, Bilbao Orkestra Sinfonikoak interpretatua entzutea ohore handia da. Ilusio eta ardura handiz heldu genion lan honi, hasieratik zerbait gehiago eskaini nahi izan genuelako, ez soilik orkestrarako bertsioak”.
Urdangarinek profesional handiz osatutako talde bat bildu du, “lagun handiez inguratu nahi izan dut. Profesional onak, noski, baina pertsona hobeak. Eta hori oso garrantzitsua zen proiektu intimo eta pertsonal hau gauzatu ahal izateko. Plazer handia izan da haiekin lan egitea eta ohore izugarria”.

Lan honek Mikel Urdangarinen proposamenean bilakaera profesional handia dakarr eta euskal artistek BOSekin dituzten beste proiektu batzuekiko ikuspuntu berri bat eskaintzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button