IKUS-ENTZUN

Dokumentalen mostra egingo dute Donostia eta Errenterian

Ekimen honen bitartez, publikoari zuzendutako dokumentalen proiekzioak eta dokumental munduko profesionalen topagune eta mahai inguruak batu nahi dituzte. Jardunaldi hauetan dokumental egile euskaldunez gain, Estatu osoko zein mundu mailako sortzaileek parte hartuko dute.

Topaketa hauetan gai ezberdinak jorratuko dituzte, hala, apirilaren 2an, ostirala, 11:00etan, Mikelazulon (Errenteria) Sorkuntza prozesuei buruzko mahai ingurua egingo dute. Autoreen asmoari buruz sakondu nahi dute eta asmo hori islatzeko erabiltzen diren modu desberdinei buruz.

Hilak 3, larunbata, goizeko 11:00etan Mikelazulon Prozesuan dauden lanak gaia aztertuko dute. Horretarako, Lucas Parentek Encants Vells proiektua aurkeztuko du, Bartzelonako Encants deituriko azokari buruzko lana; Eguzki Bideoak-eko taldekide batzuk berriz, memoriaren autobusari buruz egiten ari diren dokumentala aurkeztuko dute. Modu kolektiboan aurrera eramaten ari diren lana da.

Proiekzioei dagokienez, hilaren 1ean Donostiako Guardetxean proiektatuko dituzte dokumentalak; 2an eta 3anMikelazulon 18:00etan eta 20:00etan; eta, azkenik, 4an Guardetxean berriro 20:00etan.

Mota askotako film dokumentalak izango dira ikusgai, tartean, Itsasoaren Alaba (Josu Martinez 2009) Zuzendu, mesedez! (Juan Miguel Gutierrez, 2009); eta Maleta d'em michel (Clara Farras, 2009). Egitarau osoa, film guztien xehetasunak barne, LUPAren webgunean jasotzen dira.

Mikelazulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button