ARTEA

Dora Salazarrek bere obraren zentzuaz idatzi du

Nafarroako Museoak Kaperan duen Altsasuko Dora Salazar eskultorearen erakusketari buruzko  argitalpena argitaratu du. Argitalpena Dora Salazar. Arnasa hartu, arnasa bota, erruak garbitu. Inspiración, espiración, expiación deitzen da, eta artistak bere obraren zentzuaz idatzi du, gizakiaren gorputzean eta kritika feministan oinarritua.

“Proiektuaren helburua da giro bat sortzea, bizipen estetikoaren ingurunea, sentsuala eta intelektuala, lehengoa eta berria batuaz, nire ekarpenean beti egon dena, eta dena bat egitea”, adierazi du artista plastikoak argitalpenean. Orrialdeetan, Kaperan jarritako eskulturen zerrenda osoa ez ezik, erakusketa-leku horretan hartutako koloretako bat-bateko hamar argazki ere agertzen dira. Halaber, Dora Salazaren profil profesionala jasotzen da; 1985. urtean hasi zen Bilbon lehen erakusketak eginaz.

Argitalpena doakoa da, eta erakusketen aretoan bertan eskura daiteke. Era berean, Nafarroako Museoaren web orrialdeko Erakusketen atalean eta Nafarroako Kultura web orrialdean  deskarga daiteke.

Dora Salazarren erakusketa urriaren 26an inauguratu zen, eta irekita egongo da martxoaren 24ra bitarte. Lehen erakusketa hori alde batera utzita, Kaperan egingo diren erakusketak hamar hilabetez egongo dira, maiatzetik hurrengo urteko martxora bitarte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button