IKUS-ENTZUN

Kresala eta FAS zineklubek "Paranoid Park" filma proiektatuko dute

Paranoid Park filmak Alex nerabearen istorioa kontatzen du. Alez skate zalea eta ustekabean segurtasun guardia hil du bart Paranoid Park inguruetan, Portlandeko parke publiko gatazkatsuan. Hala ere, Alexek erabaki du istripua isilpean gordetzea, tragediaren ondorioz, erruztatua izan ez dadin.

Estilo ariketa hipnotikoa da filma, sasoian dagoen Gus Van Santen esku, ahots eta begirada nerabe baten egia harrapatzea lortzen duena, egindako estrategia formal baten eta hizkuntzaren erabateko kontrolaren bitartez. Zuzendariak protagonista atsekabetuaren irudi eder eta kezkagarri bat irudikatzea lortzen du, kontakizunaren asmatutako zentzu minimalista baten bidez, ikuslea itzulerarik gabeko bidaia batean sartuz.

FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button