Saioa Iribarrenen zuzendaritzapean eta Leire Orbe, Aiora Sedano eta Ander Basaldua antzezle lanetan, Goitibera Antzerkia taldeak Kasilda, bukatzen ez den sua! izeneko lana aurkeztuko du bihar, hilak 10, Donostiako Antzoki Zaharra aretoan.
Kasilda Hernaez Vargas emakume iraultzaile euskalduna izan zen Guda Zibilean, eta bere bizitza osoan zehar, ideia libertarioen eta bizimodu natural baten alde borrokatu zuen. Antzezlan honetan bere bizipenetatik bidaiatuko dute sentimendu horren atzetik.
Taldekideek hala deskribatu dute proposamen eszenikoa: “Aurkezten dugun ikuskizunak emakumea dauka ardatz moduan. Alde batetik ezagutzera eman nahi dugun pertsonaia historikoak bere bizitza emakume borrokara eta borroka sozialetara dedikatu zuelako. Eta bestetik lantaldearen gehiengoa emakumeek osotzen dutelako.
Guda Zibila orain dela oso gutxi gertatu zen eta jadanik ahazten hasiak gara. Gero eta gutxiago dira historiaren kapitulu latz hura bizi izan zutenak, eta datozen belaunaldiak horren testigantzarik gabe haziko dira. Guk daukagu beraz kontaketa horren erantzukizuna. Gu gara memoria historikoaren gotorle.
Euskarazko antzerkiak gizartean merezi duen lekua hartzea da gure erronka. Publikoaren fideltasunaren bila, euskarazko antzerki, sakon, poetiko, eder eta dibertigarria da gure apustua”.
Helburu zintzo bati jarraituz goretsi zenuen lurra.
Uzkurtu barik xukatuz beti itotzen gaituen ura.
Ozenki zabaldu zenuen askatasunaren haizea.
Jakin ezazu: Andra, zu zara bukatzen ez den sua