IKUS-ENTZUN

“IV. Hi eta Hire Munduak” Bideo Lehiaketa

Abian da Gaztezulok antolatu eta Euskal gazteei zuzendutako IV. Hi eta Hire Munduak Bideo Lehiaketa. Bertan parte hartzaileek beren unibertsoa fikziozkoa ala erreala, irudikatzen duten bideoak aurkeztu behar dituzte.

Zertan ematen duzu denbora? Zerk betetzen zaitu? Zerk ematen dizu bizia? bezalako ideietan oinarriturik, gutxienez minutu bateko eta gehienez hiru minutuko bideoa sortu beharko da euskaraz. Bideoak urriaren 4tik azaroaren 4ra bitarte aurkeztu behar dira gaztezulo.com webgunean.

Bideoak YouTubera igo behar dira lehenik, eta bertatik kode enbotatua hartuta gaztezulo.com webguneko Bideo Lehiaketa atalean dagoen formularioa beteko da, parte hartzaileen gainontzeko datuekin batera.

Hiru sari banatuko dira. Lan Onenaren Saria, 1.200 eurokoa; Bigarren Saria, 300 eurokoa; eta Ikusleen Saria, Gaztezulo materialez eta produktu elektronikoz betetako otarrea.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button