ESZENA

“Kupula Bilbao” zikloa proposamen eszeniko bila

Klemark Espectaculos Teatrales SAk Bilboko Udalarekin elkarlanean, Bilboko konpainia eszenikoen Kupula Bilbao zikloa antolatu du Campos Eliseos Antzokian. Ekimenaren helburua “hiriko antzerki-tradizioa tokiko sormen garaikidearekin batzea eta Bilboko eszenako autoreen, zuzendarien, antzezleen, eta, oro har, profesionalen lana bultzatzea”.

Kupula Bilbao zikloa tokiko sektore eszenikoko konpainientzat da, bereziki Bilbo Handian helbidea duten konpainientzat edo bertan jaiotako edo helbidea duten sortzaileentzat.
Talde horiek otsailaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dituzte antzezlanak eta bestelako proposamenak. Obren gaia librea izango da, eta euskaraz nahiz gazteleraz edo testurik gabe aurkeztutako proposamenak onartuko dira. Hautapen Batzorde batek edo Klemark Espectáculos Teatrales SA enpresak eta Bilboko Udalak izendatutako pertsonek hautatuko dituzte proiektuak. Hautatutako konpainiek eta proiektuek Campos Antzokiko Kupula Aretoan erakutsiko dituzte beren emankizunak.

Izena emateko e-mailez egin beharko da comunicacion@klemark.com helbidean, honako hau adierazita: Kupula Bilbao Deialdia.

Betebeharreko guztiak antzokiaren webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button