ARTEA

“Girls can do it!”

Eider Bernaola eta Leire Bikuña argazkilariek gaur berton abiatu dute Girls can do it! izeneko proiektua, emakumeei buruzko estereotipoei buruz hausnartzeko xedez. Ehun emakumek baino gehiagok hartu dute parte proiektuan.

Girls can do it  lelopean haizatu nahi dute AEBetan agertu zen kartel haren errepresentazio horrek “nola lagundu duen gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak gehitzen”. Izan ere, irudi hura ez da batere feminista, kapitalismoaren interesen sinbolo bilakatu zen, baina emakumeen ahalduntzearekin oso zerikusi gutxi zeukan. Halarik  ere, oso arrakasta handia izan zuen kartelak eta artistok uste dute birkokatze tenporal berri bat merezi duela orain.

Eider Bernaola eta Leire Bikuña artistek egindako proiektuaren manifestuan, honako diote: “2017an ezberdintasun ukaezina dago. Berdintasun faltsua dago eta horrek erlaxatu gaitu. Baina urtea hasi denetik, 19 emakume hilak izan dira. Horrek esan nahi du gauza asko gelditzen direla egiteko. Kartel honen bidez indarra ez dagokiola bakarrik generoari, pertsona orori baizik adierazi nahi dugu. Emakumeok pertsonak garela eta anitzak”.

Proiektuaren nondik norako guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button