BESTELAKOAK

Euskal Zine Bilera jaialdirako Kartel lehiaketa

 

Euskara hutsean egiten den munduko zine bilera bakarra den Euskal Zine Bilerak bere 39. Edizioa ospatuko du urriaren 16tik 23ra bitartean eta horretarako I. Kartel Lehiaketa abiatu da euskal zinemagintza sustatzeaz gain, sorkuntza eta partaidetza ere sustatu nahi dituelako. Lanak aurkezteko epea ekainaren 1etik hasi eta uztailaren 31ra bitartean izango da. 1.000€-ko saria dago.

Kartelek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta ez dute beste lehiaketa batera aurkeztutakoak izan behar. Partaide bakoitzak gehienez lan bat bakarrik aurkeztu ahalko du. Kartelean agertzen diren irudi eta elementuek genero ikuspegia errespetatu beharko dute eta sexistak direnak baztertuak izango dira.
Kartelak JPG formatuan aurkeztu beharko dira, 300 ppp gutxieneko tamainan eta formatu bertikalean.

2016ko Irailaren 12an Euskal Zine Bilerako lantaldeak kartel irabazlea aukeratu beharko du. Hala ere, gerta liteke lehiaketa irabazlerik gabe gelditzea.

Bestelako datuak hemen topatuko dituzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button