ESZENA

Kulturaz kooperatibak zirku tailerra antolatu du otsailean

Zirkuaren mundua interesgarria iruditzen bazaizue, Gure Zirkuko artisten eskutik, aukera izango duzue gerturik ezagutzeko. Bertan, horko artisten eskutik zirkuko hainbat diziplina ezagutu eta hauekin esperimentatzeko abagunea izango da. Horretarako, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean 6 orduko tailerra burutuko da, 2 egunetan banatuta, otsailaren 8 eta 9an.

“Tailerra zirkura gerturatu eta honetaz gozatzeko grina duen 6 eta 100 urte bitarteko orori zabalduta dago. Adin tarte zabala eskaini nahi izan dute Gure Zirkuko arduradunek zirkura gerturatzeko aukera inori ez mugatzeko asmoz”.

Iker Galartzak duela sei urte sortutako lehen euskal zirku ibiltaria da Gure Zirkua. Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan izan dira karpa muntatu eta zirkuak duen xarma berezi horrekin ikuslegoa gozarazi eta hunkitzen. Gutxi dira ekimen hau gertutik ikusi ez dutenak. Tailer honetan, ordea, inoiz ez bezalako gertutasunez gozatu ahal izango dute parte hartzaileek.

Izen-ematea eta informazio guztia kulturaz.eus atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button