LITERATURA

Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK Poesia Lehiaketaren 7. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Lehiaketaren helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da. Horrexegatik, 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da.

Lanen luzera gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Irabazleak 1.000 euroko saria izango du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bi sari horiez gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlearen izena 2024ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.

Informazio gehiago: DK Poesia Lehiaketa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button