BESTELAKOAK

Kulturaren arloko enplegua sustatzeko hainbat deialdi

Bilboko Udalak hiru deialdi jarri ditu abian: bat programako bazkideak diren mugaz gaindiko lurraldeetako programatzaileentzat; beste bat Euskal Herriko zirkuko artistei babesa emateko; eta hirugarrena Pirinioez alde bietako lurraldean kokatutako sorkuntza-proiektuetarako.

Lehen deialdiak gaur egungo zirkua sustatu nahi du, bai eta bere sorkuntza eta hedapena ere, eta programaren bazkide diren mugaren alde bietako programatzaileentzat diseinatu da bereziki. Deialdi horretan parte hartzeko, “Pirinioetako alde bietako lurraldetakoa izan behar da zirkuko programazioa edo diziplina askotako programazioa eduki behar da programazio iraunkorrean edo zirkuko ikuskizunak programatu behar dira ekitaldi berezietan, jaialdietan edo topaketa profesionaletan”. Deialdia uztailaren 15era arte egongo da zabaldik.

Euskal Herriko babesletza ekimenak konpainiak profesionalizatzea eta finkatzea erraztuko du eremu artistikoan, juridikoan, administratiboan eta merkatuan. Zeharkaldia-Zirkuko Pirinioak proiektuko bazkide bik zuzenduko dute, dagoeneko finkatuta dauden konpainiei laguntzak emanez. Programak lau konpainia aukeratuko ditu gehienez, eta horiekin lan egingo du urte eta erdian, laguntza ekonomiko eta artistikoaren bidez sortze-prozesuei lagunduz. Proiektuak jasotzeko azken eguna uztailaren 26a izango da.

Azken deialdiaren helburua artisten eta konpainien sorkuntzako baldintzak hobetzea eta Pirinioen alde bietan mugitzea erraztea izango da. Deialdi honen barruan, Zeharkaldiak artista edo konpainia hasi berrien proiektuei edo artista edo konpainia finkatuei emango die laguntza. Proiektuak jasotzeko azken eguna irailaren 15a izango da.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button