IKUS-ENTZUN

“Huhezinema” jaialdiak lanak bidaltzeko epea zabaldu du

Datorren urtekoa berezia izango da, izan ere Huhezinemak 15 urte beteko ditu. Jaialdiak lanak bidaltzeko epea zabaldu du, eta otsailaren 18ra arte egongo da irekita. Lanak bidaltzeko web gunean oinarrien atalean dagoen izen emate fitxa bete behar da.

“Azken bi urteetan pandemiaren eragina nabaritu zen, 2020ko edizio osoa online egin behar izan zen eta 2021ekoa formatu hibridoan. Hori horrela, 15. edizio hau gogotsu antolatzen ari gara, egoerak uzten digunaren arabera”.

Huhezinema, Mondragon unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasleen artean antolatutako zine jaialdia da, eta martxoaren 30etik apirilaren 1a bitarte ospatuko da.

Antolatzaileek berritasun bat eman nahi diote edizio horri: “Aurtengoa 15. urteurrena denez, berezitasun bat eman nahi izan diogu eta musikan oinarritzea erabaki dugu. Musika gustuko dugulako eta baita azken urteetako egoerak kulturan izan duen eragina nabarmena izan delako musikaren munduan ere. Horretarako gure diseinuetan musika festibalen estiloa nabarmentzeaz gain, programazioan ere soinuaren erabilera onena sarituko da, eta baita bideoklip onena ere”.
Bideoklip sailean, MU ikasleek edota profesionalek parte hartu ahal izango dute eta hiru sari izango dira: lehenengo irabazlearentzat 300€, bigarrenarentzat 200€ eta hirugarrenarentzat 100€.

Datu guztiak Huhezinemak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button